Itasaldean

Karla Crego-ren eskutik

 

Uda iristear dago eta horrekin batera euskaraz emititutako Itsasaldean programa. Musikarik freskoena eta alaiena entzun eta disfrutatu nahi baldin baduzu eta abeslarien inguruan heltzen zaizkigun zurrumurruez eguneratu ere, hauxe da zure saioa. Ez zara aspertuko!

Astelehenetik ostiralera arratsaldeko 13:00etatik 14:00ak arte entzungai! Zure parte-hartzea garrantzitsua denez gero, gurekin harremanetan jar zaitez itsasaldean@uribefm.com helbidearen bidez.



Itsasaldean parte hartu!

 

Emisio eguna: astelehenetik ostiralera

Emisio ordua: 13:00etatik 14:00ak arte

Itsasaldean

Macaco, Conchita, Bongo Botraco eta La Fuga, sanferminetan egongo dira

 

Talde horiez gain, beste hainbat taldek ere parte hartuko dute uztailaren 6tik 13ra, Iruneako jaietan

Bihar hasiko dira sanferminak! Kontzertu ugari egongo dira, horien artean, Macaco egongo da Foru plazan, eta Guaranak, aldiz, Gazteluko plazan emango du zuzenekoa. Hurrengo egunean, Boikot taldea eta Seguridad Social taldeek protagonismoa izango dute. Igandean, uztailak 8, Bongo Botraco eta Robert Ramirezen txanda izango da.

Astelehenean De Acero eta Sorayaren emanaldiekin gozatzeko aukera izango dute bertara gerturatzen direnek, eta asteartean Ojos de Brujo eta Conchitaren txanda izango da. Asteazkenean, Ken Zazpi eta Danza invisible arituko dira. Ostegunean, Sueños Rotos,El Señor Ramón eta  Innerve taldeek emango dute zuzenekoa. Horietaz aparte, La Fugak Foru plazan emango du kontzertua.

Sanferminei bukaera emateko, uztailaren 13an, hiru kontzertu eskainiko dira: Sidonie, Revolver eta Anarirenak. Foru plazako kontzertuak 23:30ean hasiko dira, eta Gazteluko plazakoak, aldiz, 24:00etan.

Joaten bazarete oso ondo pasa eta gutxi gasta!!

 

 

Muse

Astelehenaaa Itsasaldean! Badakizu zein izango den aurtengo Olinpiar Jokoetako kanta ofiziala?

Muse taldearen “Survival” kanta. Talde britainiarrak irailean kaleratuko duten “The 2nd Law” diskoaren lehen singela da. Esan behar dizuet, BBC Radio katean entzun ahal izan dira lehen aldiz.

Uztailaren 27an Londresen hasiko diren Olinpiar Jokoetan oinarritu dira Muse taldeko kideak abestia egiteko. Ikusmin handia eragin du argitalpen berezi horrek jarraitzaileen artean, azken hiru urteetan kaleratu duten lehen kanta baita.

 

Laster entzungai...Itsasaldean!

Datorren astelehenetik aurrera entzungai izango duzu Itsasaldean deituriko saio berria. Beroa badator eta egarria asetzeko ez dago ezer hobeagorik! Musikarik hoberena hemen, 107.8 dialean. Astelehenetik ostiralera, arratsaldeko 13:00etatik 14:00ak arte zure programarik gogokoena Itsasaldean.

 

Badakizu, Itsasaldetik sintonizatu gaitzazu!


LMFAO

Atzo Itsasaldean saioan, LMFAO-ko taldekideen bitxikeria bat aipatu nizuen. Bazenekiten argazkian agertzen diren Red Fu eta Sky Blu nortzuk diren? Badirudi hain famatua den Motown diskoetxearen jabearen semea eta biloba direla. Hau da, beraien artean osaba eta iloba dira.

Nor izango da beraien artean nagusiena? Ezkerrekoa ala eskumakoa?