Lemoiz

Noticias del ayuntamiento de Lemoiz

  • DANTZALDI IBILTARIA LEMOIZEN

     ZATOZ DANTZARA!

    Urtero bezala, AIKO taldeak abian jarri du dantza ikastaroetarako matrikulazioa, DANTZALDI IBILTARIA egitasmoaren barnean. Honen helburua dantza Bizkaiko bazter guztietan zehar zabaltzea da, tailer, ikastaro zein dantzaldi-erromerien bidez.

    2010-11 ikasturtean, urritik ekainera, dantza ikastaroak eskainiko dira Bizkaiko zenbait udalerritan:

    Hasiera ikastaroak: 18:30-20:00

    Jarraipen ikastaroak: 20:00-21:30

      ERANDIO                      Astelehenetan
      GALDAKAO                   Astelehenetan
      DURANGO                     Asteazkenetan
      SOPELA                        Asteazkenetan
      GERNIKA                      Ostegunetan
      ZARATAMO                   Ostiraletan

    Baina izena eman aurretik, eta AIKO taldearen metodologia ezagutze aldera, doako zenbait aurkezpen tailer eskainiko dira:

    LEMOIZEN: IRAILAK 10 (OSTIRALA), 19:00ETATIK 21:00AK ARTE, ARMINTZAKO PILOTALEKUAN

    Hurbildu zaitez konpromiso barik eta aldez aurretik izena eman barik.

    INFORMAZIO GEHIAGORAKO: DANTZALDI IBILTARIA

    read more

  • URRIAK 15, LANDARE INBADITZAILEA DAN "PANPAKO BEDARRAREN" (CORTADERIA SELLOANA) KONTROLARI BURUZKO SOLASALDIA

    Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak, panpa belarraren kontrolari buruzko solasaldi bat antolatu du. Jendeak eduki ditzakeen galdera guztiei erantzuteaz gain, panpa errotik nola ateratzen denaren erakustaldi praktiko bat ere egingo da..

    • EGUNA: urriaren 15ean
    • ORDUA: goizeko 11:00tan
    • TOKIA: Solasaldi hau, Gorlizko lurzoru batean izango da. Gorlizko Udaletxean elkartuko gara 11etan guztiok batera joateko, bakarrik  kortesiazko 5 minutu itxarongo da.

    read more

  • IRAILAK 19an, ANIMATU ZAITEZ URIBE KOSTAKO II. BIZIKLETA MARTXAN PARTE HARTZEN!

    Irailaren 19an, domekan, Europako Mugikortasun Iraunkorraren aste barruan, URIBE KOSTAKO II. BIZIKLETA MARTXA ospatuko da IV. UMEEN BIZIKLETA FESTA-rekin batera.

    Hartu egizu BIZIKLETA, garraiobide alternatibo eta osasuntsua eta etor zaitez pedalei eragitera gurekin batera!

    Aurten ibilbidea Erandion hasiko da eta Leioa, Getxo, Berango, Sopelana eta Urdulizetik igaroko da, azkenik Berangon bukatzeko, txikientzat antolatutako jai handi batekin.

    read more

  • Euskara ikastaro bereziak
     

    Zure Udalak, Mankomunitateko Euskara Zerbitzuaren bitartez, besteak beste honako ikastaro hauek antolatuko ditu herritarrentzat:

     
          - GURASOENTZAKO EUSKARA IKASTAROAK
     
             Helburua: euskara ikastea, nork bere mailan.
             Iraunaldia: 100 bat ordu.

    read more

  • BERRIKUNTZAK LEMOIZKO WEB ORRIAN!!!

    EUSKARARI BURUZKO ATAL BERRI BAT SORTU DUGU UDALAREN WEB ORRIAN, BISTA EZAZU!

    EKINTZAK    EGITASMOAK    KANPAINAK    BALIABIDEAK   


    DATU SOZIOLINGUISTIKOAK    EUSKARA IKASTEKO PROZESUA

    read more

  • LAN-POLTSAK (begiraleak, zaintzaileak eta eskola partikularretarako irakasle euskaldunak)
    Zabalik daude berriro ere begirale (aisialdia, kirola, kultura...), zaintzaile eta eskola partikularretarako irakasle euskaldunen LAN-POLTSAK.
     
    Beraz, lan-poltsa hauetan parte hartu nahi baduzu eta euskalduna bazara, IZENA EMAN EZAZU!

    read more

  • BERRIRO DA GURE ARTEAN EUSKERAZ OLGETAN!

     Guraso eta seme-alabak euskaraz jolas daitezen!

    BERRIRO DA GURE ARTEAN EUSKERAZ OLGETAN!

    ASTELEHENERO ARMINTZAKO PORTUAN (17:00-19:00)

    Euskaraz jolastea, euskara maitatzea!

    Irail eta urriko egitaraua

    read more

  • KONPOSTARI BURUZKO HITZALDIA ETA LABORANTZA EKOLOGIKOARI BURUZKO FOROA

    Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak, “Konpostari buruzko Hitzaldia” eta Laborantza Ekologikoari buruzko Foroa” eskainiko ditu datorren urrian.

    read more